Haizea Wind Groupeko kide garenez, Haizea Bilbaon ere munduko erreferente izan nahi dugu dorre eolikoen eta offshore zimenduen fabrikazioan. Badakigu pertsonak funtsezkoak direla helburu hori lortzeko.

Gure taldea eta gure kultura lehiarako abantaila dira, epe luzera balioa sortzeko aukera ematen digutenak, bai gure bezeroentzat bai akziodunentzat. Horregatik, pertsonen garapena lehentasun estrategikoa da enpresarentzat eta haren buruentzat.

Hazkunde eta aldaketa erronkak dakarzkigu panorama honek. Egoera horri aurre egiteko, elkar errespetuan eta komunikazio irekian oinarritutako lan ingurunea lortzeko lan egiten dugu, eta lehentasuna ematen diegu alderdi hauei: autonomia, talde-lana eta helburuen lorpena.

Energia berriztagarrien sektorearen parte gara, etengabe hazten ari dena. Proiektu gazte eta berritzaile batean parte hartu nahi baduzu, Haizea Bilbaok asko du zuri eskaintzeko. Etengabe ari gara talentu bila, harremanetarako inprimakia bete dezakezu, eta zure profila kontuan hartuko dugu gure hautaketa-prozesuetan.

Lan eskaintza guztiak aurki ditzakezu ere gure LinkedIn profilean.