2018az geroztik, 1.000 sekzio baino gehiago fabrikatu ditugu, onshore zein offshore dorreenak, merkatuko bezero nagusientzat.

guri buruz

Haizea Bilbao

2018. urtean sortua, Bilboko Portuan, Haizea Bilbao offshore aerosorgailuetarako egitura metaliko handien fabrikazioan eta muntaketan diharduen enpresa da, hala nola dorre eolikoak, monopiloteak edo trantsizio piezetarako altzairu primarioa.

Offshore dorreen eta zimenduen fabrikazioa nagusi bada ere, Haizea Bilbao enpresak esperientzia dauka ere onshore dorreen fabrikazioan.

Produktua

Dorreak

2018az geroztik, 1.000 sekzio baino gehiago fabrikatu ditugu, onshore zein offshore dorreenak, merkatuko bezero nagusientzat.

Gure ekoizpen prozesuak dorre atalak fabrikatzeko behar diren urrats guztiak barne ditu: hasierako xaflaren prozesamendua zerbitzu zentroan, ondorengo kurbaketa, soldadura, gainazal tratamendua, barne osagaien instalazioa, garraiorako prestaketa eta dorre atalaren biltegiratzea.

Offshore zimenduak

Gure instalazioetan diametro handiko zimendu tubularrak fabrikatzen ditugu, hala nola monopiloteak (monopile foundations), trantsizio piezetarako (transition pieces edo TP) altzairu primarioa, jacket motako zimenduetarako pin pile-ak edo egitura flotatzaileetarako osagaiak.
Monopile-ak dira itsas parke eolikoetan gehien erabiltzen den zimendu mota, uneko instalazioen % 80 inguruk hautatutako aukera izanda.

Itsas hondoan finkatzen diren altzairuzko piloteak dira eta, gaur egun, erabilera muga ur laminaren 60 m-ko sakoneran dute.

Trantsizio piezak (TP) altzairuzko egitura tubularrak dira, monopile edo jacket-a aerosorgailuaren dorrera lotzeko balio dutenak. Haizea Wind-ek jacket edo monopile motako zimenduetarako trantsizio piezak fabrikatzeko behar den gaitasuna eta esperientzia dauzka.

Haizea Bilbao enpresaren instalazioak Bilboko Portuan daude kokatuta eta zuzeneko eta lehentasunezko sarbidea dute 800 m-ko luzeradun eta 21 m-ko sakoneradun porturatze linea batera. Horrek logistika optimizatua ahalbidetzen du, bai materialen sarrerarako eta baita irteerarako ere, produktuarentzat edo porturatuko diren ontzientzat tamaina mugarik ezarri beharrik gabe.

Fabrika diseinatu egin da uneko eta etorkizuneko offshore osagaien tamainak hartu ahal izateko, 11 m-ra arteko diametroekin. Gainera, instalazioak ekoizpen efizientzia ahalbidetze duen layout-a ere badu, eta Europako gaitasun handieneko fabrika da.

Haizea Wind Group osatzen dute Haizea Bilbao, Haizea Tecnoaranda, Haizea Grupo WEC, Haizea Sica eta Haizea Breizh-ek. 2018ko otsailean joint venture bat osatu zen Haizea Wind Group eta SICA Metalúrgica enpresaren artean. Haizea SICA  Santa Fe (Argentina) hirian kokatuta dago eta onshore dorreen fabrikazioan dihardu. Urte horretako maiatzean bertan Bilboko Portuan ireki zen Haizea Bilbao instalazioa (ordura arte Haizea Wind izenekoa), onshore eta offshore dorreak, trantsizio piezak eta monopiloteak ekoizteko.

2018ko abenduan GRUPO WEC erosi zen, aerosorgailuetarako abatz, ardatz eta bastidoreen moduko osagaien galdaketan, mekanizazioan eta gainazaleko tratamenduan espezializatutako enpresa eta ia 20 urteko esperientzia duena.

Tecnoaranda 2019ko azaroan erosi zen eta, horrekin batera, onshore dorreen fabrikazioan esperientzia luzea duen enpresa honen know-how-a lortu genuen.

2021eko bigarren erdian Haizea Brest eraiki zen, Frantziako tokiko merkatuari laguntza emateko sozietatea.

Taldea osatzen duten enpresa eta instalazio guztiei esker aerosorgailu baten hornidura katearen zati handi baten beharrak estaltzea lortu dugu: Haizea Wind Group liderretako bat da onshore eta offshore dorreen fabrikazioan, baita offshore zimenduak egiten ere. Haizea Wind Group mundu mailako erreferentea da ere osagai eoliko handien galdaketan eta mekanizazioan, barne hartuta kuboak, bastidoreak eta ardatzak. 1.100 langile baino gehiagorekin, Haizea Wind Group taldeak mundu osoko hurrengo hornitzaile eolikoa izan nahi du.

Bezeroak

Enpresa sortu zenetik hainbat bezerok garatutako proiektuetarako hornitu ditugu gure produktuak, besteak beste: Vestas, GE Renewable Energy, Siemens Gamesa Renewable Energy, Nordex-Acciona, Saipem edo Renexia. 

Bezeroak

Hornitzaileak

Gure estrategiarekin konprometituta eta lerrokatuta dauden hornitzaileen aldeko apustua egin dugu, kalitatearen, zerbitzuaren, lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta azkartasunaren alorretan estandar zorrotzenak aplikatzen dituztenak, eta betiere lege aplikagarriak eta etika eta jokabide kodeak zorrozki errespetatuta.